Herriz herriko bilerak egin ondotik, pauso bat gehiago ematera doaz Lan eta bizi prozesuan. Orain arte bildutako ondorioen berri eman eta elkarrekin hurrengo pausoak zehazteko bilera eginen dute irailaren 17an, asteartean, 18:00etatik 20:00etara. Mendialdeko herri guztietako ordezkariei luzatu diete gonbidapena eta batean eta bestean sortu diren beharrak eta ideiak elkarbanatzea da asmoa.