Lan eskaintza: Elikadura dinamizatzailea

,

Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du lehen sektorearen, merkaturatzeko zirkuitu laburren, talde handientzako sukaldaritzaren eta turismo-sektorearen arteko sinergia-aukeretan oinarritutako dinamizazio plan bat garatu dezan.

Lanpostu horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira:.

  • Nekazaritza-adar batean, ingurumen-zientzietan eta/edo antzekoetan tituluduna izatea
  • Euskalduna izatea (C1 maila egiaztatu edo baliokiderekin)
  • B1 gida-baimena edukitzea

Horiez gain, positiboki baloratuko da lanpostuarekin lotura duen prestakuntza osagarria, lanbide-esperientzia eta eskualdea ezagutzea.

Lanpostuari buruzko argibide osagarria eta kontratazio-prozesuan baloratuko dena jaitsi daiteke ondorengo estekan:https://www.cederna.eu/eus/wp-content/uploads/2025/05/PERFIL-DINAMIZACION-SAL-MENDIALDEA-EUS.pdf

Urtebeteko eta jardunaldi osoko kontratua eskaintzen da, egoeraren arabera agian luzatu litekeena.

CVak, hizkuntza-titulazioen kopia konpultsatuak eta lanbide-bizitzaren ziurtagiria info@cederna.es helbidera bidaliko dira, eta mezuaren izenburua «MENDIALDEKO ELIKADURA TEKNIKARIA» izanen da.

Epea 2025eko maiatzaren 21ean, 14:00etan, bukatuko da. Hautaketa-prozesuari buruzko informazio gehiago 948 20 66 97 telefono-zenbakian eskuratu ahal izango dute.