Otsailean eta martxoan, Baztan-Bidasoan eta Mendialdean
Badira urte batzuk Nafarroako Mendialdean eta Bertizarana-Bortziriak-Malerrekan tokiko elikadura sistema indartu nahian lanean ari garela, udalek bultzatuta eta Cederna Garalur Tokiko Ekintza Taldearekin kolaborazioan. Denetariko ekintza eta proiektuak martxan jarri edo bultzatu ditugu; horietako batzuk elikagai ekoizpenari bultzada emateko helburuz. Izan ere, elikagaien ekoizpena tokiko elikadura sistemen oinarria da, ekoizpenik gabe zaila baita tokiko elikadura sistema egituratzea eta indartzea eta, hain zuzen, arlo horretan ditugu erronka handienak.
Nekazaritza sektorean lanean ez hasteko arrazoi ugari egoten ahal dira: lursail falta, inbertsioak egiteko zailtasun ekonomikoak, bideragarritasun ekonomikoarekin zalantzak, formakuntza falta, eta abar. Hauek nahiko orokortuak diren arrazoiak dira, baina oraingoan gure eskualdeetako errealitatean eta problematika zehatzetan sakondu nahi dugu. Ba al dago lehen sektorean aritu nahi duenik baina zailtasunen ondorioz lortu ezinik dabilena? Zein dira jadanik horretan dihardutenek dituzten erronkak? Zertan izan ahal zaie lagungarri tokiko elikadura sistemaren inguruan egiten ari garen lanketa? Zein formakuntza behar dute? Ba al dute baliabide kolektiboen beharrik? Zerk lagundu ahal die beraien ekoizpena eskualdean bertan saltzeko?
Elikagai ekoizpenari bultzada emateko eta gure lana eskualdeko beharretara egokitzeko asmoz, hurrengo asteotan hainbat bilera ireki egingo ditugu. Alde batetik, orain arte egin dugun lanaren berri emateko. Eta, bestetik, izan profesionalki edo izan etxerako, sektorean aritzen direnen edo aritu nahiko luketen egoera, interes, nahi eta beharrak entzuteko. Beraz, Baztan-Bidasoan eta Mendialdean lehenengo sektorearekin edo elikagaien ekoizpenarekin nolabaiteko lotura dutenak saio horietako batera parte hartzera deitzen ditugu. Eskualde bakoitzean orotara 4-5 saio antolatu ditugu, eta interesatuak ondoen etortzen zaien saiora joan daitezke.
Hauek dira saioetarako tokiak eta datak:
Mendialdean
Larraun. Gabari Gune Irekia, 2026/02/13 (17etan)
Imotz. Etxalekuko Udaletxean, 2026/02/14 (11etan)
Goizueta. Goizuetako Udaletxean, 2026/02/25 (18tan)
Leitza. Mimukai Garapen Zentroan, 2026/02/26 (17.30tan)
Araitz. Araitzeko Udaletxean, otsailaren 27an, 2026/02/27 (16tan)
Baztan-Bidasoan
Doneztebe. Udaletxean, 2026/03/03 (arratsaldeko 18tan)
Arantza. Liburutegian, 2026/03/05 (arratsaldeko 18tan)
Zubieta. Udaletxean, 2026/03/13 (arratsaldeko 18tan)
Lesakan. Udaletxean, 2026/03/14 (goizeko 10etan)


Edozer zalantza edo galdera izanez gero, idatzi helbide hauetara:
▪ Baztan-bidasoan: bidasoa-elikadura@cederna.es
▪ Mendialdean: mendialdea-elikadura@cederna.es
Oharra: saio hauek “HORTINOVA. Demostración de modelos sostenibles de producción hortícola en
pequeña escala, orientados a impulsar la primera instalación agrícola en la zona norte de Navarra”
proiektuaren baitan kokatzen da, eta ‘Ayuda a proyectos piloto en cooperación para la innovación
agraria’ dirulaguntza jaso du.

