Prestakuntza honek ikuspegi integral eta praktikoa eskaintzen du, tokiko merkataritzak mapa digitalean posizionatzen eta bere komunikazio-kanalak salmenta zuzeneko tresna bihurtzen ikas dezan, Googleko presentzia optimizatuz, Sare Sozialen eta WhatsApp Business-en erabilear profesionalizatuz eta marketin-plan erraz baina eraginkor bat diseinatuz.
Tailer bakoitzak bi orduko 3 saio izango ditu, 14:30etik 16:30era.
Zikloak lau jarduera hartzen ditu barne, honako eskualde hauetan:
- BIDASOA: MARTXOAK 17, 24 eta 31: Doneztebeko Enplegu Zerbitzuko bulegoetan (Galbaraialde). Leitzako bidea, 5.
- MENDIALDEA: MARTXOAK 18, 25 eta APIRILAK 1: MIMUKAI Coworking Zentroa Leitzan. Landa industrialdea, 3. nabea, 1.
- BAZTAN: APIRILAK 7, 14 eta 21: Arizkunenean, Elizondon. Jaime Urrutia kalea 14.
- SAKANA: APIRILAK 23, 28 eta 30: Gure-Etxea Altsasun, Foruen plazan.


Saioak tematikoak dira, eta eduki hauek dituzte ardatz:
- 1.SAIOA: Nola lortu profil profesional bat sare sozialetan. Zer eduki mota argitaratu bezeroak erakartzeko eta leialtzeko. Eduki organikoaren eta ordainpekoaren arteko aldea.
- 2.SAIOA: Google Maps eta Enpresa Profila: profilaren optimizazioa eta bezeroen fidelizaziorako etar salmentarako tresnen erabilera. Whatsapp Business: Whatsapp-aren erabilera fidelizazio eta salmentarako.
- 3. SAIOA: Nola sortu marketin plan bat: zer saldu, nori eta noiz definitu.
Tailerrak Mikel Cabestrerok emango ditu. Cabestrero marketing digitalean eta aholkularitza estrategikoan aditua da, eta Nafarroako tokiko merkataritzaren komunikazioa eta ikusgaitasuna profesionalizatzen aditua.
Interesdunek formulario honetan eman dezakete izena:
Jarduera horiek landa-merkataritza dinamizatzeko sarean sartzen dira, eta Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak finantzatzen ditu.

