Araizko zaporeen 9. feria. Arribe (Araitz)

Hasiera data:

Hasiera ordua:

Bukaera data:

Bukaera ordua:

Tokia:

Kategoria:

Aurreko urteetan bezala , bertako ekoizleek eta produktuak izango dira protagonista , haranaren lana nabarmenduz .​ ​​​


Urriaren 26an, igandean, Araizko Zaporeen Azokak bere 9. edizioa ospatuko du Araitz Haranean, Arribe plazan. Azoka hau finkatu eta maitatua bihurtu da, ez bakarrik Araitztarrentzat, baita kalitatezko produktuak erosi eta dastatzen dituzten bisitari leial askorentzat ere.

Erakusgai eta salgai dauden produktuak , lehen sektorea , baserri tradizionalak eta , oro har , Araitz Harana bizirik mantentzeko konpromisoaren adibide argiak dira , eta filosofia horrekin sortu zen duela ia hamar urte azokaren antolatzailea den ” Araizko Zaporeak ” elkartea . Haranean bertan sortutako produktu sorta zabal batekin , herritar guztiak gonbidatzen dituzte kontsumo arduratsu , solidario eta eraldatzailearekiko konpromisoa hartzera .​​​​​​​

Informazio gehiago: https://plazaola.eus/araizko-zaporee-feria-2025-arribe/