Mendialdean ekonomia zirkularra sustatzeko egindako diagnostikoa baliagarria izan da eskualdeko industria sektorean sortzen diren hondakinen kudeaketa eta berrerabilpen aukerak ezagutzeko. Eskualdeko errealitate zehatza aztertu ondoren, industria sektore jasangarriago bat lortzeko funtsezkoak izango diren zortzi estrategia identifikatu dituzte.
Ekonomia zirkularraren aldeko apustua egiteak hainbat onura ekar diezazkieke Mendialdeko enpresei: kostuak murriztea, baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzea eta ingurumen-inpaktua nabarmen txikitzea. Gainera, enpresen arteko lankidetza eta sarea indartzea ere ahalbidetzen du, berrikuntza eta jasangarritasunaren kultura sustatuz.
Ekonomia zirkularraren aldeko apustua egiteko hainbat arlotan lan egin behar da: eskualdeko industria sektorean baliabideak optimizatu, hondakinak balioztatu, berrerabili eta diseinuaren berrikuntza sustatu. Hauek dira eskualdearen lehiakortasuna hobetzeko eta garapen jasangarria bermatzeko giltzarriak.
Proiektu honek Mendialdearen etorkizun ekonomiko jasangarria eta erresilientea eraikitzeko oinarriak jartzen ditu. Ingurumena babesteaz gain, tokiko ekonomia indartu eta eskualdeko enpresen arteko sinergiak eta aukera berriak sortuko dira diagnostikoan bitzen diren estrategiak gauzatzen badira.