Ekainaren 24tik 28ra, administrazio elektronikoan tramiteak nola egin ikasteko aukera izan dute hainbat herritarrek. Hamar orduko ikastaroa izan da eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara, elkartu dira. Cl@ve ziurtagiria, ziurtagiri digitalak, gizarte segurantza… egunerokoan baliagarriak izanen zaizkien hainbat argibide jaso dituzte.