
Mimukai ezagutu
Zer da?
Mimukai, Leitzako hizkeran, txertatzen den arbolaren lehen kimua da eta horixe izan nahi du proiektu honek eskualdearen garapenerako. Ideiak sortzea, garatzea, loratzea… ahalbidetuko duen bultzada.
Mimukai Zentroa Leitzan kokatuta egon arren, eskualde osorako poiektua da eta Mendialdeko ekonomia sustatzeko planaren tresna garrantzitsua da Mimukai proiektua eta atal desberdinek osatzen dute.
Mimukai Zentroa:
Ideien abiapuntua, aukera berrien kabia.
Idei guztiek behar dute abiapuntu bat, borbor eginen duten toki bat. Horretarako sortu dute Mimukai garapen zentroa; aukera berrien kabia izanen dena.
Lanerako espazioa da. Telelana egiten dutenak, ekintzaileak, enpresak, ikasleak… elkarlanean eta etengabeko eraldaketan ari dira bertan. Erabiltzaileen beharretara egokitu nahi den espazioa da Mimukai. Coworking gunea, bulego itxiak, bilera gelak, formakuntza gela… daude erabiltzaileen eskura.

Mimukai Sarea
Elkarrekin norabide berean
Mendialdeko Aktibazio Planaren diagnostikoan agerian gelditu zen sarea osatzeko beharra zegoela. Eskualdean dauden enpresen arteko ezagutza eta herritarrenganako gertutasuna lantzearen beharra ikusi zen.
Bestalde, eskualdeko enpresa-sarearen eta tokiko erakunde publikoen arteko sinergiak sortzeko premia identifikatu zen. Mimukaitik erronka hauek bere gain hartzen ditu eta elkar ezagutzeko eta elkarlana bultzatzeko bideak eraikitzen ditu.

Mimukai Sorkuntza
Eredu berrien bila: bertan sortu eta bertakoen beharrei erantzunez.
Tokian tokiko herritarren gabeziak edo beharrak zeintzuk diren antzeman eta herrietan lan eta bizitzeko aukerak sortu nahi dira. Nola? Gizarte ekimenak oinarri hartuta, eskualdean enplegua sortuz eta enpresa ekimen berriak martxan jartzeko bideak landuz.
Izan ere, Mimukai proiektuak bat egiten du Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen filosofiarekin: tokian tokiko egoera kontuan hartu eta errentagarritasun ekonomikora bideratutako irtenbideak aurkitu beharrean, lurraldeari eta pertsonei lotutako enpresa eredu berriak sortu nahi ditu..
Mimukai Ekintzailetza
Bidea egin nahi dutenentzat akuilu
Cederna Garalur eta Narfar Lansarea elkarlanean ari dira ekintzailetzaren aldeko kultura bultzatzeko. Proiektuen aholkularitza eskaini, formakuntza eta jardunaldiak antolatu eta eskualdean sortzen diren proiektuen bidelagunak izango dira.
Mimukai Enplegua
Lanerako aukera berriak eta zaharrak
Kalitatezko enplegu aukerak sortu eta pertsonen enplegagarritasuna eta inguruko enpresek eskaintzen dituzten lanpostuak bateratzea da helburua, baita desagertzen ari diren ofizioak bultzatzea ere, herritarren beharrak asetzeko.
Mimukai Formakuntza
Beti badelako zer ikasia
Eskualde bat lehiakorra izan dadin, beharrezkoa da bertan bizi diren herritarrei bitartekoak eskaintzea. Enplegurako prestakuntza beharrak aztertu eta Mendialdean bertan eskaini nahi da beharrezko formazioa. Hori bideratzeko, Amazabal institutuarekin eta eskualdeko enpresa eta eragile desberdinekin lankidetzan ari gara, tokiko enplegua eta ekintzaletza sustatu eta talentua bertan atxikitzeko.